Gabonetan Urretxu eta Zumarragan ez dira Gabon kantak bakarrik entzuten. Gaztetxe zaharrean Aste Akustikoa antolatzen zuten eta berrian, berriz, MusiKUaldia egitaraua prestatzen dute. Aurten hiru egun iraungo du, eta egun horietako bakoitzean jaialdi bana egongo da: hilaren 26an, Sortu Dira Bestak, 27an KuBeats eta 28an Mukuru. Sortu Dira Besteak jaialdian Euskal Herriko kantugile berriei beraien lana erakusteko aukera emango diete. Kubeats jaialdian, berriz, Euskal Herriko musika elektroniko onena entzun ahal izango da. Bukatzeko, Mukuru festan izen bereko kolektiboko taldeek parte hartuko dute.
Abenduak 26
- Sortu Dira Besteak. 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Ertzak, Kalikotx, Mice, Bilau, Ibon RG eta Birkit. Sarrerak: soldatadunek 10 euro eta soldatagabeek 5 euro. Txarteldegia 18:00etan irekiko da. Erreserbak:
kkinzonalibrea@gmail.com.
Abenduak 27
- Kubeats. 18:00etan, Urretxuko gaztetxean. Lumi, Miss Bihotza, Echo eta Olor. Sarrerak 5 euro balio du.
Abenduak 28
- Mukuru festa. 12:00etan, Urretxu eta Zumarragako kaleetan: Peru Galbete, Iturria, Isuo eta Kezman eta Paxkal Irigoyen. 19:00etan, gaztetxean: Hatxe eta Ekhi Lambert. 23:00etan, gaztetxean: Klak!son eta Txost!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide