Zumarragako Udalak urteko kirolari onenak saritu ditu
Zumarragako Udalak urteko kirolari onenak saritu ditu gaur. Sarituak Xabier Zaldua aizkolaria (euskal pentatloi txapelketa irabazi du), Elene Lete futbolaria (Erreginaren Kopa irabazi du Realarekin) eta Iban Azarola triatloilaria (sprint distantziako Euskadiko txapelduna 23 urte azpikoen artean eta distantzia motzeko Gipuzkoako txapelduna 23 urte azpikoen artean) izan dira. Udalak Juan Mari Aldanondo korrikalaria eta Goierri kirol elkartearen saskibaloi saila ere saritu ditu, beraien ibilbideagatik. Aldanondok 500 lasterketa baino gehiagotan parte hartu du azken 22 urteetan eta Goierriren saskibaloi sailak 50 urte bete ditu.
Elene Letek Realaren poster bat oparitu dio udalari eta Udalak beraien abizena daraman kamiseta bana oparitu die Goierriren lehen taldekoei.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide