Ainhoa Sanzek Salomon taldearekin fitxatu du
Ainhoa Sanz mendiko korrikalari urretxuarrak Salomon taldearekin fitxatu du. Hala, datorren denboraldian bi urretxuar egongo dira munduko talde indartsuenean: Sanz eta Aritz Egea. Biek Salomonen zirkuituan parte hartuko dute: Zegama-Aizkorri (Euskal Herria), Mont Blanc Marathon (Estatu frantziarra), Dolomyths Run (Italia), Sierre-Zinal (Suitza), Pikes Peak Marathon (AEB) eta Ring of Steall Skyrace (Eskozia) lasterketetan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide