Escelsa Calabor Fincias zumarragarrak 100 urte bete ditu
Escelsa Calabor Fincias zumarragarrak 100 urte bete zituen asteazkenean. Emakume hau Zamoran jaio zen eta lau seme-alaba, bederatzi biloba eta 13 birbiloba ditu. Mikel Serrano alkateak eta Arantxa Gonzalez zinegotziak lore sorta bat eta Antioko irudi bat oparitu zioten zumarragar guztien izenean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide