Euskaraldiaren herri batzarra, asteazkenean Urretxuko udaletxeko atarian
Datorren asteazkenean, 18:30ean, Euskaraldiaren herri batzarra egingo dute Urretxuko udaletxeko atarian (Iparragirre plazatik sartuta). Bigarren edizio honetan taldeen parte hartzea sustatu nahi dute eta entitateek (enpresa, denda, elkarteek…) izena eman dezakete (euskaraldia.eus/ariguneak/entitateen-izen-ematea). Asteazkeneko bilera izen emate horrek zein baldintza dituen argitzeko izango da. Hori dela eta, entitateetako kideei gonbita berezia luzatu diete. Dena den, bileran gainontzeko herritar guztiek ere parte har dezakete. Aipatu Uggasak enpresak parte hartzera animatu dituela.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide