Aurten Joxe Mari Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena beteko da eta Urretxuko Udalak, bertako eta kanpoko eragileen parte hartzearekin, urte osoko egitaraua antolatu du. Lehen ekitaldia gaur izango da: Koldo Izagirrek Bertsoaren harria liburua aurkeztuko du 19:00etan, udaletxeko atarian.
Urteurreneko programa atzo aurkeztu zuten Jon Luqui alkateak eta Maialen Fidalgo zinegotziak, toki berean. Luquik urte eta erdi daramatela lanean gogoratu zuen. Bertako eta kanpoko eragileen arteko elkarlana goraipatu zuen. «Pertsonaia eta bere garaia ezagutzera eman nahi ditugu eta lan honek guztiak hurrengo urteetan ere etekina ematea espero dugu».
Fidalgok 1890ean Iparragirreren estatua jarri zela, 1920an jaiotzaren mendeurrena ospatu zela eta 1981ean heriotzaren mendeurrena gogoratu zela aipatu zuen. «Orduan ere eragile ezberdinek parte hartu zuten eta antolaketa parte hartzailea izan zen». Aurtengo ospakizunen helburua Iparragirreren obra zabaltzea, bere inguruko ikerketa bultzatzea, olerkaria Urretxurekin lotzea eta bere figura goraipatzea izango da. Horretarako, hamaika ekitaldi antolatu da.
Hasteko, Izagirrek Bertsoaren harria aurkeztuko du gaur. Bertan, estatua duten 21 bertsolariren bizitza eta obra jaso ditu. Bertsolari horien guztien artean Lazkao Txiki eta Iparragirre goierritarrak daude. Gaurko ekitaldian, Izagirrerekin batera, Maialen Akizu eta Iñaki Murua bertsolariek parte hartuko dute; bat-bateko saioa egingo dute.
Bisita gidatuak
Otsailaren 2an Hiru herri, bizitza bat pakete turistikoa aurkeztuko dute. Zumalakarregi museoan, Igartubeiti baserrian eta Urretxun bisita gidatuak egingo dituzte XIX. mendea eta Iparragirreren eta bere emazte Anjela Kerexetaren bizitza ezagutzera emateko. Hilero bisitak egongo dira, baina eskatuta ere egin ahal izango dira.
Otsailaren 28an Anjelita, Iparragirreren bertso askea antzezlana estreinatuko dute Urretxun. Iparragirre nolako pertsona zen azalduko dute, bere emaztea zenaren begietatik.
Martxoaren 6an Iparragirre bertsopaper, poesia eta narratiba sariak banatuko dituzte.Martxoaren 10ean Iparragirre, bihotzeko Joxe Mari antzezlanaren aurre estreinaldia izango da Urretxun. Lan hau Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko da. Martxoaren 29an Euskal Herriko haur abesbatzen topaketa egingo dute pilotalekuan, Gainzuri ikastetxeak antolatuta.
Apirilaren 6an Iparragirreren heriotza eguna gogoratuko dute. Horretarako, Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko dute Zozobarro baserria zegoen tokian. Izan ere, Itsasoko baserri horretan hil zen Iparragirre. Ekitaldira Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria etorriko da.
Maiatzeko asteazkenetan hitzaldiak egongo dira. Adriana Hernandez ikerlariak Iparragirreren bizitzari buruzko bitxikeriak kontatuko ditu. Hitzaldi horiek gazteleraz izango dira.
Gorka Hermosaren obra
Ekainaren 12an Urretxu-Zumarraga ikastolak Urretxuko olerkariari buruzko unitate didaktikoa aurkeztuko du. Udaberriko ekitaldiekin bukatzeko, ekainaren 14an Gorka Hermosaren Urretxutik mundura obra estreinatuko da. Kontzertu horretan Goiargi abesbatzak, Benito Lertxundi, Fermin Muguruza eta Gontzal Mendibil abeslariek parte hartuko dute, besteak beste.
Abuztuan Musika Hamabostaldiak Urretxu bisitatuko du. Bestalde, Bilboko eta Donostiako jaietan eta Donostiako Euskal Astean urteurrenarekin lotutako ekitaldiak egongo dira. Abuztuaren 12an, Iparragirreren jaiotze egunean, lore eskaintza egingo da hilerrian.
Anjelaren erraldoia
Irailean ekitaldi asko egongo dira. Hasteko, Anjelaren erraldoia aurkeztuko dute. Irailaren 5ean, berriz, herritarrak XIX. mendean bezala jantziko dira eta Iparragirreren kantak abestuko dituzte. Irailaren 12an Lurraren folklore jaialdia izango da eta aurten Uruguai eta Argentinako taldeek parte hartuko dute. Izan ere, Iparragirre bi herrialde horietan bizi izan zen. Gainera, Santa Anastasia jaietako ekitaldi askotan Iparragirre presente egongo da.
Hurrengo ekitaldia urriaren 17an izango da: Iparragirre Balerdi bandak eta ikastolak kontzertua antolatu dute. Kontzertu horretan Iparragirreren kantak abestuko dituzte eta beste talde batzuk ere parte hartuko dute.
Abenduan bi ekitaldi egongo dira. Iparragirrek Wikipedian duen presentzia indartzeko lan egiten ari dira eta emaitza abenduaren 1ean aurkeztuko dute. Bestalde, abenduaren 11n Iparragirreri buruzko dokumentala aurkeztuko dute.
Horretaz guztiaz gain, Iparragirreren abestien bertsioen lehiaketa antolatuko dute eta Madrilen kultur astea egingo dute. Izan ere, Urretxuko olerkaria han bizi izan zen eta Gernikako Arbola bertan abestu zuen lehenengoz. Musika eta gastronomiarekin lotutako ekitaldiak egongo dira eta Iparragirre en la corte liburua aurkeztuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.