Zelai Arizti kultur etxean hiru ikastaro antolatu dituzte
Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean hiru ikastaro antolatu dituzte hurrengo asteetarako: poltsak egiteko tailerra, euskal dantzen ikastaroa eta zeramika tailerra.
Poltsak egiteko tailerra hilaren 28an izango da, 18:00etatik 21:00etara. Parte hartu ahal izatekko, 10 euroko kuota ordaindu behar da.
Euskal dantzen ikastaroa hastapenekoa eta maila ertainekoa izango da. Otsailaren 1ean hasiko da eta apirilaren 4an amaitu. Saioak larunbatetan izango dira. Bi ordutegi daude aukeran: 10:00etatik 11:30era eta 11:45etik 13:15era. Parte hartu nahi dutenek 60,50 euroko kuota ordaindu behar dute.
Zeramika tailerra ere otsailaren 1ean hasiko da eta apirilaren 4an amaitu. Eskolak larunbatetan izango dira. Helduena 10:00etatik 13:00etara izango da; haurrena, berriz, 11:30etik 13:00etara. Helduek 54 euro eta materiala ordaindu behar dute. Haurrek, berriz, 27 euro.
Parte hartu nahi dutenek Zelai Arizti kultur etxean eman behar dute izena, hilaren 23a baino lehen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide