Urola eskubaloi taldeak Iker Serrano, Markel Beltza eta Imanol Gartziandia eskubaloi jokalariak omenduko ditu. Asteazkenean mahai-inguru bat egongo da, 19:30ean, Zelai Arizti aretoan. Hiru jokalariek parte hartuko dute, Iñaki de Mujika kazetariak gidatuta. Larunbatean, berriz, Bidasoak eta Logroñok (Ikerren eta Imanolen taldeek) lagunarteko partida jokatuko dute Ispilla kiroldegian. 19:00etan izango da. Sarrerak mahai-inguruan eskuratu ahal izango dira. Baita ostiralean ere: 18:00etatik 20:00etara, kiroldegian. 5 euro balio dute. Pertsona bakoitzak bi eskuratu ahal izango ditu, gehienez.
Hiru jokalariek Urolan hasi zuten ibilbidea. Serranok Zarautzen, Arraten eta Espainia eta Frantziako hamaika taldetan jokatu zuen eta egun Bidasoan jokatzen du. Gartziandiak Elgoibarren jokatu zuen eta egun Logroñon jokatzen du. Beltzak Espainiako hamaika taldetan jokatu zuen eta Bidasoan amaitu zuen ibilbidea. 2018an hartu zuen erretiroa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide