Ederrenako taberna Itziar Uregainek eta Veronica Amorrek irekiko dute, otsailaren 1ean
Urretxuko Udalak lehiaketa antolatu du Ederrena pilotalekuko ostalaritza zerbitzua nori eman erabakitzeko eta lehiaketa Itziar Uregain urretxuarrak irabazi du. Veronica Amorrekin sukaldariarekin lan egingo du. Emakume hau Extremaduran jaio zen, baina egun Urretxun bizi da.
Uregainek Zelaikoa Alkartetxean lan egin zuen eta azken urteotan Goierri kirol elkartearen tabernaz arduratu da. Goierri elkartearen tabernan ere Amor da berarekin lan egiten duen sukaldaria. Emakume honek urte asko daramatza ostalaritza munduan. Zumarragako Arantzazu jatetxean lan egin du, besteak beste.
Ederrena pilotalekuko taberna egunero irekiko dute. Astelehenetik ostiralera 11:00etan irekiko dute eta 22:00ak aldera itxiko dute. Asteburuetan apur bat beranduago itxiko dute.
Goizetan salda eta pintxoak eskainiko dituzte. Eguerdian eta iluntzean plater konbinatuak, hanburgesak, ogitartekoak… egingo dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide