Familia giroan dantza egiteko aukera, otsailaren 9an
Urretxu eta Zumarragako udalek Dantza familian ekitaldia antolatu dute otsailaren 9rako. 3 eta 8 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat antolatu dute (haur bakoitzeko heldu bat). Dantza eta jolasen bidezko familientzako espazio bat izango da. Dinamizatzailea Oihane Vicente izango da. Urretxuko kultur etxean eman behar da izena (943 03 80 88), otsailaren 5a baino lehen. Prezioa 10 eurokoa da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide