UZ Trail lasterketako ibilbidea ezagutzeko aukera, otsailaren 2an
Aurtengo UZ Trail mendi lasterketa martxoaren 1ean izango da. Lehenago, otsailaren 2an, nahi duten guztiek aurtengo ibilbidea ezagutzeko aukera edukiko dute. Izan ere, berrikuntza txiki batzuk egin dituzte. Korrikalariak 09:00etan abiatuko dira, Areizaga-Kalebarren plazatik. Amaieran, hamaiketakoa egingo dute Urretxuko Berit tabernan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide