Retegi Bik Zumarragan jokatuko du bihar
Bihar (larunbata) Euskal Herriko Kluben arteko VI Torneo Nazionaleko final laurdenetako lehen kanporaketa jokatuko da Zumarragako Beloki pilotalekuan. Irurtzun klubeko pilotariak Tolosa-Aurrerakoen aurka arituko dira, 17:00etatik aurrera. Lehen partida lau t’erdikoa izango da, bigarrena buruz burukoa eta hirugarrena binakakoa. Buruz buruko partidan Retegi Bik ordezkatuko du Irurtzungo taldea. Julian Retegiren semeak duela gutxi utzi dio profesionala izateari eta Irurtzungo taldearekin jokatzea erabaki du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide