Beasain-Bergara errepidean bidesaria jartzearen aurkako taldea sortu da
Gipuzkoako Foru Aldundiak A-636 errepidean (Beasain-Bergara) bidesaria jartzeko asmoa du eta horrek haserrea piztu du bizilagun askoren artean. Bizilagun talde batek bidesariaren aurkako taldea sortu du. Lehen bilera atzo egin zuten, Areizaga-Kalebarren plazan. Whatsapp taldea sortu dute eta datorren ostiralean berriro bilduko dira: 19:00etan, toki berean. Bestalde, change.org webgunean bidesariaren aurkako firma bilketa egiten ari dira. Dagoeneko 4.000 lagun baino gehiagok eman dute izena.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide