Minbiziari buruzko mintzodromoa egiten ari dira Zelai Arizti kultur etxean
Gipuzkoako minbiziaren aurkako elkarteak mintzodromoak antolatu ditu, minbiziaren aurkako eguna dela eta. Gaur Zumarragan egiten ari dira.
Minbiziaren aurrean gizarteak dituen erronkei buruz hitz egiten ari dira, bost laguneko taldetan. Ekarpenak dokumentu batean jasoko dira eta minbiziaren aurkako elkarteak etorkizunean egingo diren ekintzak antolatzeko orduan kontuan izango ditu. Helburua minbiziaren sozializazioa eta normalizazioa bultzatzea da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide