ETB1eko 'Itxi liburuak' saiokoak, Urretxun
ETB1eko Itxi liburuak saiokoak Urretxun egon dira gaur. Karlistadei buruzko saioa prestatzen ari dira eta Joxe Mari Iparragirre garai hartan bizi izan zen. Etxetik alde egin zuen lehen karlistadan parte hartzeko. Maialen Fidalgo zinegotziak eman die Iparragirreren berri Gaizka Arangurenek aurkezten duen saiokoei.
Itxi liburuak saioaren helburua historia modu dibertigarrian ikastea da. Euskal Herriko historiako mugarri nagusi, esanguratsu edo adierazgarriak azaltzen ditu ostegun gauero ETB1en. Gai bakoitzaren inguruan pertsona ezagun bat informatzen eta formatzen dute. Ondoren, pertsona horrek historia klase bat ematen du unibertsitatean. Karlistadei buruzko saioko irakaslea Ramon Agirre aktore donostiarra izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide