Markel Olano Goierri garaiko erakunde eta enpresetako ordezkariekin eta eragile sozialekin elkartu da
Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, eta Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko diputatuak, Imanol Lasak, lan jardunaldia egin dute aste honetan Goierri garaiko erakunde, enpresa eta eragile sozialekin. Uggasaren Urretxuko egoitzan egindako bilera horretan, aldundiaren legealdi honetarako bide-orria aurkeztu diete Olanok eta Lasak eskualdeko 50 bat ordezkariri eta, aldi berean, tokiko ekarpenak jaso dituzte. Bileran zehar, diputatu nagusiak Aldundiaren legealdiko helburu nagusiak eta Etorkizuna Eraikiz egitasmoko proiektuak azaldu ditu, ekonomiaren lehiakortasuna sustatzea eta gizarte kohesioa bultzatzea helburu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide