Gaur Startinnova lehiaketako finala izan da. Final horretara Urretxu-Zumarraga ikastolako bi talde iritsi dira eta biak saritu dituzte: Nadut taldeak lehen saria lortu du eta Blim taldeak hirugarrena.Biek 17-18 urtekoen mailan parte hartu dute.
Nadut taldea Amaia Udabe, Joseba Arratibel eta Uzuri Urratek osatzen dute. 2. batxilergoko ikasleak dira eta Alain Beltza da beraien tutorea. Beraien proiektuan ipuin tradizionalak eraldatzea proposatu dute, haurren artean berdintasuna eta tolerantzia bultzatzeko.
Blim taldea, berriz, Brandy Peñagarikano, Iratxe Faria, Libe Asensio eta Maialen Camposek osatzen dute. Beraien tutoera Idoia Agirre da. 1. batxilergoko ikasleak dira. Euskal Herriko produktuak mundu osoan saltzea da beraien proiektuaren xedea. Irabazien zati bat Euskal Etxeak finantzatzeko erabiliko litzateke.
Bi taldeek beraien proiektuak defendatu behar izan dituzte eta horretarako antzezlan txiki bat egin dute. Nadut taldekoak Txanogorritxo, otsoa eta Edurnezuri bezala jantzita atera dira eta Blim taldekoek, berriz, salerosketa bat antzeztu dute.
Startinnova lehiaketaren helburua gazteen artean ekintzailetasuna bultzatzea da. Instituzio eta enpresa garrantzitsuen babesa du. Aurten Gipuzkoako 33 ikastetxek parte hartu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide