Bihartik aurrera martxan izango da Otamotz herri atariaren webgune berritua. Otamotz aldizkariaren ale guztiak digitalizatu dira eta webgunean irakurgai izango dira, PDF formatoan. Elkarteek eta bizilagunek parte hartzeko aukera izango dute, ‘Komunitatea’ atalean.
Osasun Sailaren azken txostenaren arabera, ez Urretxun eta ez Zumarragan ez da positibo kasu berririk agertu koronabirusaren azterketetan.