Goñiren oroimenezko pilota txapelketa bertan behera gelditu da, koronabirusa dela eta
Erakundeek koronabirusaren inguruan emandako aholkuei jarraituz, Kirolzalek Goñiren omenezko pilota txapelketa bertan behera uztea erabaki du. Hurrengo partidak gaur arratsaldean jokatzekoak ziren. Egoeraren bilakaeraren baitan erabakiko da jokatzeke geratzen diren jardunaldiekin zer egin. Erabakia arduragatik eta pilotari eta pilotazaleen hobe beharrez hartutakoa da. Antolatzaileek txapelketako lehen bi asteetan pilotazaleek eskainitako harrera beroa eskertu nahi dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide