Ikastetxeak eta jubilatuen egoitzak itxita eta haurren ekintzak eta Zuhaitz Eguna bertan behera
Ofiziala da. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastetxe guztiak itxiko dituzte, bihartik aurrera. Hala jakinarazi du Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako sailburuak, 13.00etan egin duen agerraldian. Hamabost egunez egongo dira itxita, eta ikasleek etxean gelditu beharko dute. Koronabirusaren zabalpena ekiditeko neurri moduan hartu dute. Jaurlaritzak jubilatuen egoitzak ixteko ere agindu du.
Bestalde, Zumarragako Udalak larunbateko Zuhaitz Eguna eta haurrentzako ekitaldiak bertan behera utzi du. Azken hauek 15 egunez. Haurren liburutegia ere itxita egongo da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide