Urretxuko Udalak boluntarioei ateak ireki dizkie
Urretxuko Udalak koordinazio mahaia osatu du pertsona zaurgarrienek izan ditzaketen behar bereziei erantzuteko. Lagundu nahi duten herritarrei beraien datuak Udalaren esku uztera dei egiten zaie, emailez edo telefonoz: harrera@urretxu.eus eta 943 038 080. Koordinazio mahaia izango da lana antolatuko duena, egoera honek eskatzen dituen osasun eta segurtasun baldintza guztiak bermatuz.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide