Edukiontziak noiznahi ireki ahal izango dira, txartelik gabe
Arte sanitarioa amaitu bitartean, errefusarentzako, organikoarentzako eta pixoihalentzako edukiontziak eta landa eremuetako birziklaguneetako ateak desblokeatuta egongo dira eta txartelik gabe ireki ahal izango dira, noiznahi. Garbiguneak zabalik mantenduko dira, baina gremioak eta udaletako zerbitzuak bakarrik atendituko dituzte. Herritarrei garbiguneak ez erabiltzeko deia egiten zaie, ezinbestekoa ez bada. Maskoten gorpuak normaltasunez jasoko dira. Garbiguneetan tasak ordaintzeko modua aldatu egingo da: ezin dira eskudirutan edo banku-txartelarekin ordaindu. Helbideratze bidez (ohiko erabiltzaileak) edo transferentzia bidez (erabiltzaile puntualak) bakarrik ordainduko dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide