Emakumeentzako aholkularitza juridiko eta psikologiko zerbitzua ez da eten
Garai zailak dira hauek egoera zaurgarrienean dauden emakumeentzat. Emakumeen etxea itxita dago, baina Goierri garaiko emakumeen eta gizonen berdintasunerako arloak aholkularitza psikologiko eta juridiko zerbitzua martxan dagoela gogoratu nahi du. Hitzordua hartzeko 943 25 23 89 zenbakira deitu behar da edo berdintasuna@uggasa.eus helbidera idatzi.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide