Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur emandako azken datuen arabera, Gipuzkoa mailan 176 lagunek eman dute positibo koronabirusaren analisietan. EAE mailan berriz, 1.190 lirateke; guztira, 4.000 azterketa egin dituzte Jaurlaritzaren eskuduntzako hiru lurraldeetan (horietatik 981 Gipuzkoan).
Oraingoan datu berri bat ere azaleratu da, ordea, herriz herri positibo emandakoena. Txosten horren arabera, Goierrin 11 lirateke positibo eman dutenak. Urretxun eta Zumarragan legoke Goierriko infekzio puntu nagusia, 5 positiborekin.
Koronabirusaren azterketan positibo emandakoak, herriz herri:
- Zumarraga …… 3
- Urretxu ……….. 2
- Zegama ……….. 2
- Arama …………. 1
- Beasain ……….. 1
- Idiazabal ……… 1
- Lazkao ………… 1
Iturria: Eusko Jaurlaritza
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide