Osasun zerbitzuetan aldaketak
Bizi dugun egoeraren aurrean, Goierri-Urola Garaia ESIak plan berezi bat martxan jarri behar du astelehenean. Kontsultategi guztiak itxiko dituzte, Idiazabalgoa izan ezik. Zabalik egongo diren osasun zentroak honakoak dira: Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Ordizia, Lazkao, Legazpi eta Zumarragakoa. Paziente bakoitzari balorazio indibiduala egingo zaio telefono bidez eta, beharrezkoa bada, osasun zentrora joan ahal izango da edo medikua bere etxera joango da.
Ospitalean ere aldaketak egongo dira. Pediatriako larrialdi zerbitzua Goizalde kontsulten eraikinera pasako da gaur arratsaldean bertan. Helduen larrialdi zerbitzuari dagokionez, astelehenetik aurrera bi kokapen edukiko ditu: orain artekoa arnasketa arazoak dituztenentzat izango da eta gainontzeko larrialdi guztiak kanpoko kontsulten eremuan artatuko dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide