Leire Mujika zumarragarrak 35 urte bete zituen atzo. Koronabirusa dela eta, ezin izan zuen bere urtebetetze eguna senitarteko eta lagunekin ospatu. Ez zen oparirik gabe gelditu, ordea. Bere ilobek (Marenek eta Ekik) kartel handi bat egin zuten bera zoriontzeko. Erosketak egitera irteten zenean beraien etxe azpitik pasatzeko eskatu zioten eta poz handia hartu zuen kartela ikusi zuenean. Gainera, marrazkiak eta pastak bidali zizkioten atarira. Leire 19 hilabeteko Anette alabarekin bizi da eta berarekin ospatu zuen urtebetetze eguna.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide