Koronabirusa dela eta, alarma egoera ezarri dute agintariek, eta etxetik ez ateratzeko deia egin diete herritarrei. Ikastetxeak itxi zituzten, eta lantegi askotan ari dira produkzioa eteten edota telelana bezalako konponbideak bultzatzen. Horrek, familiako kide asko etxean gelditzea ekarri du, ezohiko egoerak sortuz.
Otamotzek herritarren egoeraren berri jakin nahi du eta irakurleek elkarren berri izatea nahi du. Nola ari zarete bizitzen egun hauek? Aisialdirako zer jolas, ideia edo alternatiba asmatu dituzue? Zuen ideiak baliagarriak izan daitezke gainontzeko herritarrentzat ere. Elkarbanatu zuen argazkiak eta ideiak e-posta bidez, urretxu@hitza.eus eta zumarraga@hitza.eus helbideetara, eta datozen egunetan argitaratzen joango gara.
Eskerrik asko parte hartzeagatik!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide