Osasun Sailaren azken txostenaren arabera, ez Urretxun eta ez Zumarragan ez da positibo kasu berririk agertu koronabirusaren azterketetan.
Osasun Sailak koronabirusaren atzoko (larunbateko) datuak argitaratu ditu. Albistea ona da: ez da aldaketarik egon. Zumarragan hamabi kasu daude detektatuta eta Urretxun sei. Datozen egunak gogorrak izan daitezke eta osasun arloko langileak datorkienerako prestatzen ari dira. Oraingoz, ondo ari gara eusten.