Zumarragako Eroskira sartzeko ilaran daudenek entzungo zuen asto hotsa egun hauetan. Txuti du izena, Mertzedariarren komentuan dago, eta Gregorio Zabalo zumarragarrarena da.
Azken hogeita lau orduetan ez da koronabirus kasu gehiagorik agertu Urretxun eta Zumarragan. Gainera, ingresatuta zeuden bost lagunek alta jaso dute.
Etxeko itxialdia betetzen ari diren umeek egindako marrazkiak herriko balkoiak alaitzen ari dira egunotan.
Mara Aranburu haurraren marrazki erakusketa ikusgai dago Soraluze kaleko balkoian.
Urretxuko Poligrafo Fest jaialdiaren antolakuntzak bertan behera utzi du apirilaren 25eko egitaraua, "bizitzen ari garen egoera" ikusita. ZarraparraZ taldeak "jaialdiko taldeekin data berri bat adosten" saiatuko dela dio.