Urretxuko Poligrafo Fest jaialdiaren antolakuntzak bertan behera utzi du apirilaren 25eko egitaraua, "bizitzen ari garen egoera" ikusita. ZarraparraZ taldeak "jaialdiko taldeekin data berri bat adosten" saiatuko dela dio.
Apirilaren 25ean Urretxuko Gernikako Arbola plazan egitekoa zen Poligrafo rock&roll musika jaialdia bertan behera utzi dute antolatzaileek, «bizitzen ari garen egoera ikusita». Dena den, aurreratu dutenez, «kontzertuak antolatzea zentzuzkoa denean, gurean segituko dugu eta ahal badugu, Poligrafo Fest jaialdiko taldeekin data berri bat adosten saiatuko gara».