Etxeko itxialdia betetzen ari diren umeek egindako marrazkiak herriko balkoiak alaitzen ari dira egunotan.
Bi aste daramatzagu etxean sartuta eta oraindik ez dakigu noiz atera ahal izango garen. Guztion jarrera da txalotzekoa, baina bereziki haurrena. Etxean gelditzeko agindua txintxo betetzeaz gain, herria alaitzen eta herritarrak animatzen ari dira beraien marrazkiekin.
Eskerrik asko! Animo, egun bat gutxiago falta da eta lagunekin parkean jolasteko!