Osasun sailak koronabirusaren atzoko (igandeko) datuak argitaratu ditu. Igoera txiki bat egon da: Zumarragan hogei kasu daude detektatuta (bezperan baino bat gehiago) eta Urretxun zortzi (bezperan bezala).
Zumarragako ospitalean ez da altarik egon: 19 lagun daude koronabirusagatik ingresatuta.