Lagunekin txokolate-janik egiterik izan ez badute ere, Alba eta Paula bikiek balkoian eta bideodei bidez ospatu ahal izan dute urtebetetzea.
Gurasoen irudimenari esker, koronabirusak ez du lortu haurren urtebetetze egunak tristeak izatea. Ez dute lagunekin txokolate-jana egiterik, baina bestelakoan egingo ez lituzketen gauzak egiten ari dira. Igandean Alba eta Paula Seco Benitez bikiek 4 urte bete zituzten eta beraien gurasoek etxeko toki garrantzitsuena (balkoia) apaindu zuten. Ondoren, telefono eta bideokonferentzia bidez, senitartekoekin, lagunekin eta andereñoekin hitz egin zuten. Gainera, lagun batzuk bideoak bidali zizkieten eta bizilagunek Kaxianoren Zorionak kanta abestu zieten. Alba eta Paularen gurasoek eskerrak eman nahi dizkiete alaben urtebetetze eguna oso berezia izan zedin aletxoa jarri zuten guztiei.