Osasun Sailaren azken txostenaren arabera, ez Urretxun eta ez Zumarragan ez dago positibo kasu berririk. Ospitalean 19 lagun daude ingresatuta.
Osasun sailak koronabirusaren atzoko (asteleheneko) datuak argitaratu ditu. Ez dago aldaketarik: Zumarragan hogei kasu daude detektatuta eta Urretxun zortzi (bezperan bezala).
Zumarragako ospitalean ez da altarik egon azken bi egunetan: 19 lagun daude koronabirusagatik ingresatuta.
Eutsi, ea aurki kopuru hauek guztiak jaisten hasten diren!