Osasun sailak koronabirusaren atzoko (astearteko) datuak argitaratu ditu. Ez dago aldaketarik: Zumarragan hogei kasu daude detektatuta eta Urretxun zortzi (bezperan bezala). Azken bi egunetan ez kasu berririk agertu. Albiste ona, beraz.
Gainera, Zumarragako ospitalean hiru alta egon dira. 17 lagun daude koronabirusagatik ingresatuta.
Atzo Asier de la Iglesia ingresatu zuten, baina koronabirusaren proban negatibo eman zuen.