Zumarragako Ospitalean ingresatuta zeuden lau eriri sendagiria eman diete, eta gaur gaurkoz 14 dira Covid-19k jota ingresatutakoak.

Azken 24 orduetan 4 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte Zumarragan, eta bakar bat bera ere ez Urretxu. Bi herri horietan, guztira 40 COVID19 kasu daude.
Datu baikorrik ere bada. Zumarragako ospitalean 14 herritar daude gaur-gaurkoz ingresatuta koronabirus gaitzak jota, baina lauk sendagiria jaso dute –atzo 18 zeuden ospitaleratuta–.
Gipuzkoan 57 positibo kasu gehiago atzeman dituzte azken 24 orduetan, 1.803 dira guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoan 10.103. Guztira 27.639 test egin da guztira. Hildakoak, berriz, 729 dira EAEn, horietatik 14 Goierrin.