Azken 24 orduetan Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak argitaratu duen txostenaren arabera, Urretxun Covid-19 gaitzaz kutsatutako pertsona bat gehiago diagnotikatu da. Zumarragan bakar bat bera ere ez.
Ondorioz, Urretxu eta Zumarraga artean 41 kasu positibo daude.
Zumarragako ospitalean 13 pertsona daude ospitaleratuak, horietako bat bera ere ez ZIUn. Atzo bi pertsonek jaso zuten alta.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 10.515ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua, azkeneko 24 orduetan 412 gaixo gehiago zenbatuz. Gipuzkoan, koronabirusa 1.874 pertsonek pairatzen dute gaur, atzo baino 71 gehiagok.