Euskal Herria Bateraren deialdiarekin bat eginez Urretxuko eta Zumarragako herritarrek ikurrinak eseki dituzte etxeko balkoietan. 12:30etan, irratia lagun, minutu bateko isilunea gorde eta Txoriak txori eta Ikusi mendizaleak abestu dituzte.
Zumarragan 11 positibo gehiago zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak azken 24 orduetan, eta hiru gehiago Urretxun.
Krisialdi garaian Urretxuko bizilagunen bizipenak jasotzen dituen podcasta jarri dute abian. Udaleko Gizarte Zerbitzuen departamentuak zuzenduko du, eta aurkezle lanak Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza programako dinamizatzailea eta kazetaria den Mónica Leivak egingo ditu.