Asier de la Iglesia saskibaloi jokalari zumarragarrari alta eman diote eta etxean da jada
Asier de la Iglesia saskibaloi jokalari zumarragarrak asma eta esklerosi anizkoitza ditu eta koronabirusa duela uste zuen. Proba atzo egin zuen eta negatibo eman zuen. Sukarra eta eztula zituenez, ospitalera bidali zuten eta plakak egin zizkioten. Azkenean negatiboa faltsua zela ondorioztatu zuten eta ingresatu egin zuten. De la Iglesiak sei egun eman ditu ospitalean eta gaur eman diote alta. Sare sozialetan mezu bat zabaldu du, etxean dagoela esanez. 14 egun eman behar ditu bere logelan, bakanduta. Ospitalean daudenei animoak bidali dizkie eta medikuei eskerrak eman dizkie.