Urretxu eta Zumarragako bertso eskolak bertso katea antolatu du konfinamendu egun hauetarako
Urretxu eta Zumarragako bertso eskolak bertso katea antolatu du konfinamendu egun hauetarako. Egitasmoaren izena Etxetikan korrozka da. Katea Beñat Torresek hasiko du: bi kideri puntu bana jarriko die Batetikan korrozka doinuan, hauek erantzun dezaten. Behin puntua erantzunda, beste biri puntua jarriko diete. Bertsoen euskarria bideoa izango da eta bideo hauek guztiak Otamotzen ikusi ahal izango dira. Horra hor Beñat Torresek bertso eskolako bi laguni egindako gonbita eta bi hauen erantzuna.