Zumarragan agertu dira azken lau kasuak; Urretxun ez dago kasu berririk. Ospitalean 14 lagun daude ingresatuta eta ez dute sendagiri berririk eman.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak argitaratu duen txostenaren arabera, beste lau positobo kasu atzeman dituzte Zumarragan azken 24 orduetan, eta bi herrien artean 59 dira guztira. Urretxun ez da atzotik kasu berririk agertu.
Zumarragako ospitalean 14 pertsona daude ingresatuta koronabirusarekin, eta atzotik ez dute sendagiri berririk eman.
Euskal Autonomia Erkidegoan 11.018 kasu atzeman dituzte osasun krisia hasi zenetik; Gipuzkoan ere bi milako muga gainditu dute, 2.051 kasurekin. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 831 lagun hil dira koronabirusak jota; sendatu direnak, berriz, 1.209 dira.
- Zumarraga ………….… 45 (+4)
- Urretxu……..…………… 14 (=)