Eusko Jaurlaritzak debekua altxatu du eta bihar azoka egongo da Zumarragako plazan
Larunbatean ez zen azoka egin Zumarragan, Eusko Jaurlaritzaren debekua dela eta. Jaurlaritzak debekua altxatu du eta bihar bertan (asteartea) azoka egingo da. Presaka antolatu behar izan da eta hiru postu egongo dira. Beraietan barazkiak eta ogia salduko dituzte. Azoka 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik eta segurtasun neurri guztiak errespetatuko dira. Larunbatetik aurrera azoka astero egingo da, larunbatetan.