Zumarragan eta Urretxun kasu daude guztira. Urretxun ez da atzotik kasu berririk agertu. Zumarragako ospitalean 16 pertsona daude ingresatuta koronabirusarekin, eta atzotik ez dute sendagiri berririk eman
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak argitaratu duen txostenaren arabera, beste zortzi positibo kasu berri dituzte Zumarragan azken 24 orduetan, eta bi herrien artean 67 dira guztira. Urretxun ez da atzotik kasu berririk agertu.
Zumarragako ospitalean 14 pertsona daude ingresatuta koronabirusarekin, eta atzotik ez dute sendagiri berririk eman.
Zumarragako ospitalean 16 lagun daude koronabirusagatik ospitaleratuta, eta azken 24 orduetan ez dute sendagiri berririk eman.
Euskal Autonomia Erkidegoan 31.828 kasu atzeman dituzte osasun krisia hasi zenetik; Gipuzkoan, 2.086 kasu daude, atzo baino 35 gehiago. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 859 lagun hil dira koronabirusak jota; sendatu direnak, berriz, 1.334 dira.
Egiaztatutako positiboen portzentaiak behera egiten segitzen duela esan du Osasun Sailak. Atzo, %15eraino jaitsiz, orain arteko baxuena. 1.367 proba egin ziren atzo eta hala, guztira, aurreko astean hasitako testak kontuan hartuta, dagoeneko 40.168 proba egin dira. Osastuta edo ospitaleko alta jasota daudenen kopurua 5.193ra igo da.
- Zumarraga ………….… 53 (+8)
- Urretxu……..…………… 14 (=)