Apirilaren 10ean martxoaren 14ko Errege Dekretuaren berrikuspena argitaratu zen eta nekazari ez profesionalei baratzeetara joateko baimena eman zitzaien. Hori dela eta, Zumarragako Udalak Urtubiko baratzeetako erabiltzaileei bertara joateko baimena eman die.
Zumarragako Udalak Urtubiko baratzeetan lan egiten utziko du, gaurtik igandera. Gaur eta bihar 16:30etik 19:30era eta larunbatean eta igandean 10:00etatik 13:00etara.
Urtubiko baratzeetako erabiltzaileek baldintza batzuk bete behar dituzte: baratzeetako titularrak bakarrik joan daitezke, beharrezkoa den denbora bakarrik egon daitezke bertan eta osasun agintariek ezarritako neurriak bete behar dituzte. Etxola itxita egongo da eta, beraz, ezin da bertako materiala erabili. Etxetik eraman behar dira lan tresnak. Udaltzaingoak inspekzioak egingo ditu.