Zumarragan 59 bizilagun daude gaitzak kutsatuta eta Urretxun 15
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak argitaratu duen txostenaren arabera, beste bi lagunek eman dute positibo koronabirusarengatik azken 24 orduetan Zumarragan. Urretxun, berriz, ez dago positibo berririk. Hala, egindako proben arabera, Zumarragan 59 daude gaitzak kutsatuta eta Urretxun 15.
Zumarragako ospitalean 13 lagun daude koronabirusagatik ospitaleratuta, eta azken 24 orduetan hiru erik jaso dute sendagiria.