Urretxu eta Zumarragako bertso eskolak bertso katea antolatu du konfinamendu egun hauetarako
Urretxu eta Zumarragako bertso eskolak bertso katea antolatu du konfinamendu egun hauetarako. Egitasmoaren izena Etxetikan korrozka da. Katea Beñat Torresek hasi zuen: Gorka Azkarateri eta Gorka Ojangureni puntu bana jarri zien Batetikan korrozka doinuan, hauek erantzun zezaten. Behin puntua erantzunda, beste biri puntua jarri zieten: Iker Soraluzeri eta Jorge Anduezari. Hauek Asier Murua eta Eguzkiñe Plazaolari pasa zieten lekukoa, hauek Joseba Segurola eta Maria Erostarberi eta Segurolak eta Erostarbek, Juanjo Aranburu eta Iguntze Aseginolazari. Horra hor Aranburu eta Aseginolazaren erantzunak.