Azken orduetan bi pertsona hil dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, horietako bat Zumarragan
Gipuzkoako Foru Aldundiak berri eman duenez, Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan bi lagun hil dira azken orduetan, horietako Zumarragako Argixaon. Era berean, jakinarazi du gaur seik eman dutela positiboa Covid-19an, eta 10 lagunek gainditu dutela gaitza. Dagoeneko adineko 64 pertsona sendatu dira ere nabarmendu du.
Iturri ofizialek diotenez, 5.425 adineko artatzen diren Gipuzkoako 65 egoitzetan 127 pertsona dira orain arte hildakoak, 290k eman dute positibo Covid-19an eta 64 sendatu dira. Hamasei dira kasu positiborik ez duten egoitzak.