Gaur goizean Salomon taldeko korrikalariek beraien mendi kuttunak igo dituzte, etxetik atera gabe: zintan edota kaxak igotzen eta jaisten, alegia. Ainhoa Sanz eta Aritz Egea urretxuarrak Jazkibel eta Txindokira igo dira. Sanzek bi kaxa erabili ditu: 1.323 aldiz igo eta jaitsi du koska. Egeak, berriz, 11 kilometro egin ditu zintan, %12ko aldapa jarrita. Bestalde, Egeak lasterketa birtual batean parte hartuko du bihar 10:00etan, Pau Capell, Azara Garcia eta Maria Prietorekin. 10 kilometro egingo dituzte eta 1.000 metroko desnibela gaindituko dute. Zwift bideo-jolasa erabiliko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide