Zumarragan 61 pertsona daude Covid-19az kutsatuta, Urretxun 15 eta Goierrin 252 dira guztira. Zumarragako ospitalean 12 pertsona daude zaintzapean.
Bi positibo gehiago diagnostikatu dituzte Zumarragan. Bakar bat bera ere ez Urretxun. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenaren arabera, Zumarragako ospitalean 12 pertsona daude zaintzapean. Hala ere, ez dago gaixorik Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Atzo bi pertsonek jaso zuten alta.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 12.112ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 2.293 pertsonek pairatzen dute gaur, atzo baino 30 gehiagok.