Realak eta Athleticek Kopa finala jokatu behar zuten gaur Sevillan, baina koronabirusak atzeratzea eragin du. Bi herrietako zaleak balkoietan ari dira jokatzen derbia.
Realak eta Athleticek Kopako finala jokatu behar zuten gaur Sevillan. Pandemia dela eta, atzeratu egin da. Bi taldeetako zaleak balkoietan ari dira jokatzen finala. Urretxu eta Zumarragako balkoi asko txuri-urdinez apainduta esnatu dira (batzuk txuri-gorriz ere bai). Bat baino gehiago Realaren kamiseta soinean zuela joan da erosketak egitera. Eguerdian bi taldeen ereserkiak entzun ahal izan dira. Arratsaldean, osasun arloko langileei txalo egin ondoren, herrialde bakoitzean bere taldearen ereserkia eta Txoria txori abestea proposatu dute.
Horra hori bi herrietako balkoietako argazkiak eta Sorgintzulo 4n grabatutako bideoa.